2018-2019 GABONETAKO AZOKA

Finkatuz doan tradizioa

Gabonetako Azoka

MAGIA DONOSTIAN IZANGO DA

Tradizioa, kultura, gastronomia, argiak, Gabon-kantak, atrakzioak… Gabonek beste dimentsio bat hartzen dute gure hirian.

Erdialdeko Europako Gabonetako azoketan oinarrituta, Gabonetako Azoka honek aurreko edizioaren lekukoa hartuko du, baina eskaintza komertziala, aisiarako guneak, jardueren programa, etab. zabalduko ditu, eta ezinbestekoa bihurtuko da, bai donostiarrentzat, bai atzerritarrentzat. Alkateordetzak bultzatuta, Donostia Sustapenaren bidez, Gabonetako Azoka finkatuz doa, eta iaz bertaratuen kopuruak, salmentek eta turismo-sustapenak izan zuten arrakasta handitu nahi du.

Bizi gure hiriaren magia!

  

Gabonek dibertigarriak izan behar dute! Irakurri hemen aurtengo edizioko programa eta gozatu egun guztiez, adin-mugarik gabe
Hiri eraldatu bat ezagutaraziko dizun ibilbide bat. Bertako kaleetan, fatxadetan eta plazetan islatuko da Gabonetako espiritua.
Zeruraino, noriarik altuenean. Leraz, Alpeetan egongo bazina bezala. Gabonetako izei batetik zintzilikatzea… Zer deritzozu?

Gabonetako Azoka Donostiako erdialde osotik zabalduko da

Alkateordetzak Donostiako Gabonetako Azokaren edizio berri bat antolatu du berriz. Aurten, ekimen, gune eta jarduera desberdineko zirkuitu bat hartuko du barne, hiriko erdialdeko leku desberdinetan, Gabonak esperientzia ezin hobe bilakatu dadin. 50 metro altuera duen noria handi bat Alderdi Ederren instalatuko da eta hura aurtengo Gabonetako Azokaren elementu nagusiena izango da. 

Horrez gain, aurten ere Gabonetako produktuetako etxetxoak instalatuko ditu, Urumea Pasealekuan, etxetxo berriak Artzain Onean, lera pista, Gabonetako zaldiko-maldikoak eta publiko guztientzako jardueren eguneroko programa oso bat. Gabonetako argiztapen berezia, bola handiarekin Cervantes plazan, Gabonetako zuhaitzak Okendo plazan, Artzain Onean eta Miramar Palazioan, Gabonetako argi lehiaketaren proposamen irabazleak, zubi argiztatuak, etab; horiek guztiak osatuko dute jai hauekin gozatzeko hiri gisako Donostiako proposamena ...

Gehiago irakurri ...

31
Azoka-egunak
322027
2017ko bertaratuak
50
Postuak eta etxolak
10
Postu gastronomikoak

ETA TXIKIENENTZAT …

... DIBERTSIO HANDIA 

50 METROKO NORIA
ALDERDI EDER
Royal Bavaria Wheel noriak 50 metroko altuera du, eta 36 gondola; bidaia bakoitzean, 216 lagun ibil daitezke.
LERETARAKO ARRAPALA
LORCA PLAZATXOA
Leretarako 25 metro luzeko pista handia, gehienez 4 erreikoa, txikienentzat.
TAILERRAK ETA IKUSKIZUNAK
URUMEA PLAZATXOA
Magia-ikuskizunak, pailazoak, ipuin-kontalariak, makillaje-tailerrak, apaingarriak, eta robotak, zuzeneko musika eta guzti.

BABESLETZAK

Donostiako Gabonetako Azoka herritarren proiektu bat denez, helburu bera duten beste erakunde, eragile, enpresa eta bestelakoen babesa izan behar du; hau da, hiria gune ludiko, komertzial eta bizia bihurtzea, bertakoek eta kanpokoek garai honetaz goza dezaten. Baterako ahalegin horrek oso modu berezian bistaratuko ditu babesleak, eta herritarren oroimenean bizitako une ahaztezinak utziko.

  • Basque tour
  • Ferrovial
  • FMG
  • Garbera
  • Gipuzkoa hosteleria
  • Ungurumena
  • Lurralde bus
  • Amenabar
  • Turismo

JARRAI IEZAGUZU SARE SOZIALETAN

Jarrai iezaguzu sare sozialetan eta IZAN 2018-2019 Gabonetako Azokarekin erlazionatutako guztiaren BERRI.
JASO ordutegi, jarduera, ikuskizun…