AZOKAK ETA ATRAKZIOAK

TXIKI ETA HANDIENTZAKO DIBERTSIOA

Ezin ahaztu txikienak; haientzako eremuak ere handituko ditu Gabonetako Azokak: Gabonetako barrakak eta atrakzioak izango dira Artzai Onaren ondoan, Santa Katalina plazan, Alderdi Ederren eta Urumea pasealekuan.

LANEKOAK: 11:00 - 22:00   //   JAIEGUNAK ETA JAIEGUN-BEZPERAK: 11:00 - 23:00

Argi Kupula
Alderdi Ederreko terrazan
8 x 12 metroko esferaerdi bat izango da, Alderdi Ederreko terrazan instalatuko da, eta Eguberri garaiko argi eta soinu ikuskizunak emango ditu eguneko hainbat unetan.
NORIA
KONTXA PASEALEKUA
Berritasun gisa, aurtengo Gabonetako Azokak 50 metroko altuerako noria bat izango du; alegia,
Europako handienetako bat.
IZEI-FORMAKO ZALDIKO-MALDIKOA
URUMEA PLAZATXOA
Gabonetako zuhaitz oso berezia, zaldiko-maldiko erraldoia bihurtzen baita txikienentzat,
eta ez hain txikienentzat!
GABONETAKO ZALDIKO-MALDIKOA
KONTXA PASEALEKUA
Donostiako udaletxearen aurrean egongo den antzinako zaldiko-maldiko tradizionala Gabonetako
motiboz apainduko da.
Olentzero eta Mari Domingi
Federico García Lorca plazan
Olentzero eta Mari Domingiri eskainitako eta Donostiarako bereziki diseinatutako atrakzio berri bat instalatuko da, bi pertsonaia horien etorrera eta opari banaketa irudikatuz.