ARTISAUTZA-AZOKA

KALITATEA ETA ORIGINALTASUNA ESKAINTZEN DUTEN ARTISAUAK

Azokan, material hauek hainbat eratara lantzen dituzten artisauak ikusiko ditugu: zura, bitxiak, imitaziozko bitxiak, koadernaketa, ehunak, larrua, zeramika, oinetakoak eta kosmetika.

  • Datak: abenduaren 6tik urtarrilaren 5era.
  • Kokapena: Urdaneta - Errege Katolikoak.
  • Ordutegia: 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
  • Stand kopurua: 35

Jarduera osagarriak: parte hartzeko tailerrak eta stand onenaren saria.

Lur kolektiboa: Lur kolektiboa duela 32 urte sortu zen, Donostiako artisau talde batek beharrezkoa ikusi baikenuen artisautza bere bidetik joatea. Nahiz eta gauza asko aldatu diren, artisautzari ateak zabaltzen jarraitu nahi dugu, eta dagokion lekua eman.

Honela ikusten dugu guk azoka: gaur egungo artisautzaren alde egiten dugu. Praktikotasuna eta edertasuna, artisau-teknika tradizionalak eta artea uztartzen dituena, baina teknika berriak, materialen fusioa eta sormenak agintzen digun guztia onartuz eta harekin guztiarekin esperimentatuz, artisautza bizirik eta etengabe aldatuz doan zerbait izatea nahi baitugu. Ez dugu gogora ekarri nahi beste garai batean egiten zena, baizik eta ezagutza hori gaur egungo teknikekin elkartu nahi dugu, gaur egungoak diren baina artisau-eran egindako gauzek soilik duten nortasuna ere baduten produktuak lortzeko.

Azokako beste alderdi batzuk: azokan ikus daitezkeen produktuen kalitate-prezio erlazioa ona da. Oro har, artisautza-tailerrek arreta handiz tratatzen dituzte materialak eta oso kontuan dute material horiek zer eragin duten ingurumenean. Kontsumitzaileak harreman zuzena izango du ekoizlearekin, eta hori ere balio erantsi bat da. Horri esker, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da, eta kontsumo arduratsua ahalbidetu.

Lankidetzak eta finantzaketa: parte hartzen duten artisauek ordaintzen dituzten kuoten bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta finantzatzen da azoka. Nekatur-ek eta Ceinpro-k dihardute gurekin elkarlanean. Aurten lehen aldiz, Donostia Sustapenak ere lagunduko du. Hori dela eta, azoka hiriko Gabonetako esparru kultural eta komertzialean integratzen da.

Eskerrik asko Donostian kalitateko artisautzako azoka hau egiten laguntzen diguten guztiei.

Beren produktuak azokan saltzen dituzten artisauak beren lanaren kalitatea eta originaltasuna kontuan hartuta hautatu dira. Tailer gehienak Gipuzkoan daude.