GABONETAKO

AZOKA HONETAN, DONOSTIAKO KULTURA IZANGO DA NAGUSI

Urumea pasealekuan, Donostiako kultura izango da nagusi: tradizioa, historia, artisautza, gastronomia…Edizio honetan, Artzai Onaren plazan ere jarriko dira postuak; hain zuzen ere, artisautza-azoka.

Sektore hauetako dendak izango dira:

  • Gabonetako produktu gastronomikoak.
  • Gabonetako gauzak eta apaingarriak.
  • Jostailuak.
  • Artisautzako gauzak.
  • Bertako diseinatzaileen objektuak (moda, bitxiak…)
  • Bertako produktuen food truck delakoak.
  • Olentzero – Errege Magoak.

Stand guztiek proposatu ahal izango dute zer jarduera egin karpan.

GABONETAKO ARGIAK

Gabonetako Azoka toki ezin hobea izango da aurten ere Donostia Sustapenak hiriko unibertsitateko ikasleentzat antolatuko duen Gabonetako Argien Lehiaketan garaile ateratzen diren proposamenak jartzeko. Hainbat argitalpen nazional ere txundituta utzi dituzten Gabonetako adierazpen originalak eta sormenez beteak.

Gainera, 2018-2019 edizioan, Maria Cristina hotelaren eta San Martin merkatuaren fatxada apainduko dituzten argiztapen-proiektu bereziak ere sartuko dira.

JARDUERAK

Gabonetako Azokak karpa bat ere izango du, eta, bertan, era guztietako jarduerak, tailerrak, ikuskizunak, etab. egingo dira; besteak beste, hauek:

GASTRONOMIA TAILERRAK | SORMENEZ BETETAKO GIROA | GABONAK, MUSIKAZ BLAI! | EKIMEN SOLIDARIOAK | SU ARTIFIZIALAK | ATRAKZIOAK | ERREGE MAGOEN ETORRERA.

* Guztiak irekiak izango dira, eta egun osoan zehar, partaide guztiak nahi dutenean sartu eta irten daitezen jardueretatik.