ARTISAUTZA-AZOKA

KALITATEA ETA ORIGINALTASUNA ESKAINTZEN DUTEN ARTISAUAK

Azokan, material hauek hainbat eratara lantzen dituzten artisauak ikusiko ditugu: zura, bitxiak, imitaziozko bitxiak, koadernaketa, ehunak, larrua, zeramika, oinetakoak eta kosmetika.

DEIALDI ITXITA

  • HELBURUA: Erakusketariak hautatzea produktuak etxola komertzialetan eta gastronomikoetan saltzeko, Donostiako Gabonetako Merkatuan.
  • HARTZAILEAK: Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak, edota aurrekoen nortasunik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak. 

  • KOKAPENA: Urumea pasealekua, Santa Katalina Zubiaren eta Mª Kristina Zubiaren arteko zatia, Artzain Onaren plaza, Santa Katalina plaza eta Alderdi Eder, besteak beste.
  • DENBORALDIA: 2019ko abenduaren 4tik 2020ko urtarrilaren 5era, biak barne. 
  • ESTRUCTURAS: 3x2 m-ko etxola komertzialak eta 4x2 m-ko etxola gastronomikoak. 
  • ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: Argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta irailaren 10ra bitarte. 

HELBURUA

 Oinarri hauen helburua da Donostian Gabonetako Merkatuan etxolen esleipena eraendu behar duten baldintzak arautzea.  

BALDINTZAK

Alokairuaren onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak nahiz atzerrikoak edota aurrekoen nortasunik gabeko elkarteak, behar bezala eratutakoak.

Oinarri hauetan araututako alokairuen onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Dagokien erregimenean alta emanda egotea autonomo/enpresa gisa kontratua sinatzeko unean. Eskaera egiteko unean alta eman gabe egonez gero, Gizarte Segurantzako erregimenean nahiz Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emateko konpromisoa agertu beharko dute ustiapen-kontratua egin aurretik.
  • Jardueraren garapenean eska daitezkeen baimen guztiak izatea.
  • Erantzukizun Zibileko asegurua izatea merkatuko kontratuaren denboraldian jarduera estaltzeko. 

ETXOLEN EZAUDARRIAK

Etxola txikiak:

Neurriak: 3x2 metro (6 m2), alboko altuera 205 cm. Erdiko altuera 270 cm. 

Materiala: egurra. Etxola aurrefabrikatuak, eraiki berriak. 

Etxolek ondorengo ekipamendua dute:

  • caseta 3Aurreko irekiera, artatzeko erakusmahaiarekin eta leiho baskulagarriarekin; sistema hidraulikoa eta morroiloa.
  • Zurezko ate trinkoa atzeko aldean sarrailarekin, zurezko lurra eta ecum oholarekin babestutako sabaia.
  • Erakusmahaia aurrealdean, jartzeko edo kentzeko aukerarekin.
  • alboetako bi irekiera artatzeko erakusmahai eta leiho baskulagarriarekin; sistema hidraulikoak eta morroiloa.
  • generoa kokatzeko hiru apal.
  • kanpoko argia.
  • errotulu komertziala.
  • koadro elektrikoa 3500w-ko diferentzialarekin eta hiru entxuferekin.
  • Eranskinean agertzen da etxolen inguruko xehetasun teknikoa. 

Etxola handiak:

Neurriak: 4x2 metro (8 m2), alboko altuera 205 cm. Erdiko altuera 270cm.

Materiala: Egurra. Etxola aurrefabrikatuak, eraiki berriak, honako ezaugarri hauekin: 

  • caseta 2Aurreko irekiera, artatzeko erakusmahaiarekin eta leiho baskulagarriarekin; sistema hidraulikoa eta morroiloa.
  • Zurezko ate trinkoa atzeko aldean sarrailarekin, zurezko lurra eta ecum oholarekin babestutako sabaia.
  • Erakusmahaia aurrealdean, jartzeko edo kentzeko aukerarekin.
  • Alboetako bi irekiera artatzeko erakusmahai eta leiho baskulagarriarekin; sistema hidraulikoak eta morroiloa.
  • Generoa kokatzeko sei apal.
  • Kanpoko argia.
  • Errotulu komertziala.
  • Koadro elektrikoa diferentzialarekin eta hiru entxuferekin.

DENBORALDIA ETA ORDUTEGIAK

2019ko azaroaren 30tik 2020ko urtarrilaren 6etara, biak barne. 

Derrigorrezko ordutegia: 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara

PREZIOAK

Denboraldi osoa:

  • Etxola komertziala: 800 euro (BEZ sartu gabe).
  • Etxola gastronomikoak: 1.000 euro (BEZ sartu gabe).

Hamabostaldiko. Bi denboraldi egongo dira: bat 2019ko abenduaren 4tik 20ra eta bestea 2019ko abenduaren 21etik 2020ko urtarrilaren 5era.

  • Etxola txikia: 500 euro (BEZ sartu gabe).
  • Etxola handiak: 700 euro (BEZ sartu gabe).

Prezio horri 200 € gehituko zaizkio erakusketariek harraska jartzea eskatzen badute.

Erakusketari bakoitzak 150 €-ko fidantza ordaindu beharko du okupatzaileak besteei egotzi ezin dakizkiekeen kalteak eragingo balitu. Fidantza epe barruan itzuliko da

ESKAERAK ETA EPEA

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez (www.fomentosansebastián.eus eta aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Donostiako Sustapenaren Informaziorako Zerbitzu Nagusietan (helbidea: Erregina Erregentea kalea 8, Victoria Eugenia Antzokia Eraikina, 20.003 Donostia), herritarrak artatzeko Donostiako Sustapenaren web orrialdean aipaturiko ordutegian.

Interesatutako pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko eskaera bat aurkeztuko da; bertan, produktu-mota eta etxola-kopurua eta okupazio-denboraldia adieraziko dira.

Halaber, produktu berdinak edo ezberdinak saldu nahi dituzten bi interesatuk edo gehiagok elkarrekin aurkeztu ahal izango dute eskaera. Kasu horretan, bi parte-hartzaileek Oinarri hauetan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte, eskaeran salmentako objektuak eta postuan bakoitza egongo den denboraldia zehaztuaz.

Etxola ustiatzeko eskaera merkatuaren iraupen osorako edo hamabost egunetarako egin ahal izango da.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 19eko 9:00etatik 2019ko irailaren 10ko 13:00era bitartekoa izango da. Sustapenak epe hori zabaltzeko eskubidea izango du.

Eskatutako dokumentazioa

  • Eskaera-inprimakia (Eskaera eranskina).
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia, eta, behar izanez gero, sinatzailearen NANa.
  • Oraindik eratu gabeko enpresa bada, enpresa eratzeko borondatea aitortu beharko da (Eskaera eranskina).
  • Memoria

Behin eskaera onartuta eta dagokion ebazpena bidalita, onuradunak ebazpenean agertzen den moduan aurkeztu beharko du ondorengo dokumentazioa, kontratua formalizatze aldera:

Tokiko, eskualdeko edo estatuko erakusketarientzako eskaerak

  • Eskatzailearen jarduera ekonomikoen dokumentu eguneratua-historikoa.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren kopia eta hori ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentua.
  • Elikadura maneiatuko den etxolen kasuan, enpresek eskatutako dokumentazio osagarria gehitu beharko dute.
  • Pertsona juridikoa bada eratzearen agiriak edo aktak bere jarduera arautzen dituen arauak dituena eta bere izena duena dagokion Erregistro Publikoan pertsona juridiko motaren arabera. Sozietate Zibilen kasuan, berezko nortasun juridikorik gabe, Foru-Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua eduki behar dute.
  • Eskatzailea sinatzen duen pertsona bat ez badator eskrituran edo eraketa-dokumentuetan agertzen denarekin, ahalordetze-eskritura publikoa ere entregatu beharko da, eskaera egiteko gaitasuna egiaztatzen duena.

Nazioz gaindiko eskatzaileak:

  • Eskatzailearen jarduera ekonomikoen-historikoaren dokumentu eguneratua.