Donostiako Ekonomia Bultzateko zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren elkarte publikoaren bitartez, Gabonetako merkatuaren inguruko kultura sustatu nahi izan du gure hirian estrategia komertzial gisa, bisitarientzako erakargarria eta aldi berean berritzailea izan dadin.

Gure inguruko Europar hirietan hain barneratuta dauden Gabonetako Azokak oinarritzat hartuta 2017-18 Donostiako Gabonetako Azoka antolatu dugu. Kokagune ezin hobean eta hiritar guztiei zuzenduta: haurrak, helduak, donostiarrak, atzerritarrak… Gabonetako produktuen eskaintza bereziaz gain, egunero jarduera desberdinak egon dira bertara hurbildu direnen gozamenerako. Gainera, gabonetako argiek paper garrantzitsua jokatu dute, merkatu guztia apaindu bait dute gure ikasleen sormanari esker.

Aurtengo balantzea oso positiboa izan da eta datorren urteko edizioa, 2018-19ko Gabonetako Azoka, harrigarriagoa izan dadin lanean hasi gara jada. Datorren urteari begira, aurreikuspen guztiak gaindituko dituen Gabonetako Azoka lortzeko jardungo dugu.


Karpa jarduera Musika jarduera
Jarduera sukaldea
Jarduera tailerrak
Jarduera moda Haur jarduera

Jarduera azpimarragarriak

Donostiako Gabonetako Azoka Urumea ibaiaren inguruan kokatu da, hain zuzen ere Frantziako pasealekuan. Azoka sektore desberdinetara zuzendu diren 30 komertzio desberdinek osatu dute, beraien artean: gabonetako produktu gastronomikoak, apaingarriak, jostailuak, artisautza artikuluak, tokiko produktuen food truck-ak e.a. Azokak egunero antolatutako jarduera desberdinen animazioa izan du eta gabon argi bereziek Gabonetako Azokari xarma puntu berezia eman diote.

Antolatutako jardueren artean honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Atrakzioak (noria, trineo-pista ea.)
  • Musika
  • Tailerrak
  • Su artifizialak
  • Sukaldaritza