Donostiako Gabonetako Azoka iparraldeko erreferentea da, eta azken edizioan bisitarien kopururik handiena lortu du.
Edizio honetan hiriak Gabonetan harritzen jarraituko du, ikuskizun erreferente berriekin, gune magikoen apainketekin, argiztapen pertsonalizatuarekin eta ibaiaren ertzetan areagotzen jarraitzen duen Gabonetako Azokarekin, kalitatezko erakusketariekin, leku paregabean.
Gabonetako Azoka hiriaren erdigunean eta honako gune hauetan egingo da:
Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, nazionalak nahiz atzerrikoak izan daitezke etxolen alokairuaren onuradunak, bai eta aurrekoen nortasunik gabeko elkarteak ere, antolamendu juridikoaren arabera balio osoz eratuak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Kanpo utziko dira ondare sozietateak, 2/2014ko Foru Arauaren, urtarrilaren 17koa, 14. artikuluaren baldintzetan zehaztuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.
Donostia Sustapenak, hiriaren garapen ekonomikoaren alde eta aurreko urteotan bezala, Gabonetako Azokako erakusketarien parte hartzea lagunduko du diruz, eta etxolaren kostuaren zati handi bat hartuko du (ikus etxola instalatzearen kostu ekonomikoak I. eranskinean).
Hauek dira erakusketarientzako prezioak, Donostia Sustapenaren diru-laguntza aplikatu ostean (etxola aldi osorako edo hamabost egunerako alokatzeko aukera dago):
A) Aldi osorako prezioa (2023ko abenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 7ra):
B) Prezioa aldiko:
Lehenengo zatia: 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 19ra. Bigarren zatia: 2023ko abenduaren 20tik 2024ko urtarrilaren 7ra
Prezio horri 242,00 euro gehituko zaizkio (BEZ barne), eskuak garbitzekoa jartzea eskatzen dutenei eta 191,18 euro (BEZ barne) etxolak elkartzea eskatzen dutenei.
Etxolak jendearentzat egon beharko dute irekita egunero 2023ko abendutik hasi eta 2024ko urtarrilaren 7ra arte.
Ordutegia:
Lanegunak:
Jaiegunak eta jaiegunen bezperak:
Aurreko ordutegien salbuespenak:
Gabon gau eguna (abenduaren 24) eta Urtezahar eguna (abenduaren 31): lehenago itxiko da, 19:00tan.
Gabon eguna (abenduaren 25) eta Urte Berri eguna (urtarrilaren 1): etxolak itxita gera daitezke, erakusketariak hala nahi badu, goizez (11:00-14:00) eta arratsaldez ireki beharko dira (16:30-20:30). Planteamendu hau aldatzeko aukera dago, Donostia Sustapenarekin aurretik adostu ondoren.
Eskabideak oinarrien 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak zehaztuz egin beharko dira.
Eskabideak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2023ko uztailaren 31ko 24: 00ak arte iraungo du.