• BIZI EGUBERRIEN MAGIA DONOSTIAN

    GABONETAKO AZOKA
    2025 / 2026

    Programazioa, atrakzioak eta Gabonez hirian bertan gozatzeko behar duzun guztia.
    Azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra.

    Ezagutu programazioa  Ikusi plano interaktiboa

BIZI GABONAK DONOSTIAN

Gure hiria argiz eta jai giroz apaintzen da egun seinalatuok ospatzeko. Europa erdialdeko tradizioan inspiratutako Gabonetako Azokak —eta haietan jarritako produktu eta artisautza postuak—, noria handiak eta atrakzioek hirian paseatzeko, partekatzeko eta elkarrekin gozatzeko gonbita egiten digute. Ibilbide horrek, giro magikoa sortzeaz gainera, aukera ederra eskaintzen du bertako gastronomia bizitzeko eta artisautza ezagutzeko. Han sorturiko giro bereziarekin, gogoratzeko moduko Eguberrietako posta-txartel bilakatzen da Donostia.
  • PROGRAMAZIOA

    Ezagutu zuretzat prestatu dugun guztia: kontzertuak, tailerrak eta familiarekin eta lagunekin gozatzeko pentsatutako jarduerak. Ez galdu Gabonetako ezer Donostian!
  • PLANO INTERAKTIBOA

    Ibili Gabonetako Azokan barrena gure plano interaktiboaren laguntzarekin. Erraz-erraz aurkituko dituzu postuak, agertokiak eta xarmaz betetako txokoak. Ahaztezina bilakatuko da zure bisita.
  • ERAKUSKETARIAK

    Paseatu erakusketarien artean. Harriturik geldituko zara bertako artisautzarekin, gozoki tipikoekin eta opari paregabeekin; Gabonetako usain eta zaporez beteriko giroa topatuko duzu.

ATRAKZIOAK

Haur eta helduentzako dibertsioa Eguberrien bihotz-bihotzean.

Murgildu magiaz eta entretenimenduz betetako espazio batean. Atrakzio bakoitzak familiarekin eta adiskideekin gozatzera gonbidatuko zaitu. Noria enblematikoa, emozioz beteriko proposamenak... Irribarre eragiteko, une bereziak partekatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko pentsatutako txokoak aurkituko dituzu.

  • NORIA HANDIA

    Donostiako Noria Handiak badiaren eta hiriaren gaineko ikuspegi paregabeekin argitzen ditu Gabonak.
  • LERA ARRAPALA

    Lera Arrapalak pneumatiko puzgarri dibertigarrietan irristatzera gonbidatzen ditu haurrak.
  • GABONETAKO TRENA

    Bizarzuriren herri elurtuaren xarmarekin, lera gainean bidaia magiko bat bizitzeko gonbita egiten die txikienei.

ERAKUSKETARIAK

Donostiako Gabonetako Azokaren arima eta tradizioa
Donostiako Gabonetako Azokan xarmaz betetako etxolak aurkituko dituzu. Haietan, bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu tradizio handiko artisautza lanak, gastronomia eta opari paregabeak. Nabarmentzekoak dira, orobat, Lur Kolektiboaren Azokak eskaintzen dituen proposamenak, originaltasun eta bertako espiritu handikoak.
  • GABONETAKO AZOKA

    Hiriko zenbait tokitan jarritako etxola sorta handi batean, Gabonetako artikuluak, elikagaiak edo artisautza lanak aurki ditzakegu.
  • LUR KOLEKTIBOAREN AZOKA

    Hiriko artisautzari espazio propio eta autentiko bat eskaintzeko beharraren ondorioz sortuak dira Donostiako artisauen postu eta etxola horiek.

ARGIAK

Argiz edertzen ditugu Donostiako txoko guztiak. Urtetik urtera harridura eragiten duten argi dotore eta originalekin apaintzen dira kaleak, parkeak eta plazak, eta paseatzera eta gozatzera gonbidatzen duen giro magikoa sortzen dute hirian.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Eskerrak eman nahi dizkiegu Donostian Gabonetako Kanpaina posible egiten duten marka eta erakunde guztiei. Zuen laguntzari eta babesari esker, Donostiako Gabonek bizitasun handiagoz egiten dute distira.

Patrocinadores principales