• ARGIAK, JOLASAK ETA UNE AHAZTEZINAK

    GABONETAKO
    AZOKA 26/27

    Beste behin ere, Urumea pasealekua eta Ramon Labaien plaza izango
    dira Donostiako Gabonetako Azoka handiaren protagonistak.

    Azoka   Plano interaktiboa
  • GABONETAKO AZOKA 26/27

    Argiak, jolasak eta une ahaztezinak

    Beste behin ere, Urumea pasealekua eta Ramon Labaien plaza izango
    dira Donostiako Gabonetako Azoka handiaren protagonistak.

    Azoka   Plano interaktiboa

GABONETAKO AZOKA 2026/2027

Beste behin ere, Urumea pasealekua eta Ramon Labaien plaza izango dira Donostiako Gabonetako Azoka handiaren protagonistak. Europa erdialdeko tradizio handiko merkatuetan inspiratuta, gure Gabonetako Azokak apainduriko postuak izango ditu azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra bitartean, eta Eguberri jaietan ohikoak diren produktu tipikoak eskainiko dituzte.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

Donostiako Gabonetako Azoka iparraldeko erreferente gisa aurkezten da, eta Urumea ibaian eta Ramon Labayen plazan zehar egurrezko etxolekin batera harritzen jarraituko du, Gabonetako erosketak egin ahal izateko, ikuskizunengatik, espazio magikoen dekorazioengatik eta argiztapen pertsonalizatuagatik.

Ez galdu bertan parte hartzeko aukera.

GABONETAKO AZOKA KOKAPENAK

Gabonetako Azoka hiriaren erdigunean eta gune hauetan egingo da:

  • Urumea pasealekua.
  • Ramon Labayen plaza.
PARTE-HARTZAILEAK

Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, nazionalak nahiz atzerrikoak izan daitezke etxolen alokairuaren onuradunak, bai eta aurrekoen nortasunik gabeko elkarteak ere, antolamendu juridikoaren arabera balio osoz eratuak, baldin eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kanpo utziko dira ondare sozietateak, 2/2014ko Foru Arauaren, urtarrilaren 17koa, 14. artikuluaren baldintzetan zehaztuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.

PREZIOAK

A.) Epe osoko prezioa (2024ko azaroaren 29tik 2025eko urtarrilaren 6ra arte):

  • Etxolak: 2.359,5 euro (BEZa barne).
  • Konketa: 302,5 euro (BEZa barne)
  • 3x2m-ko etxolen batasuna: 242 euro (BEZa barne)

B.) Aldikako prezioa:

Lehen aldia: 2026ko abenduaren 4tik 2026ko abenduaren 20era Bigarren aldia: 2026ko abenduaren 21tik 2027eko urtarrilaren 6ra

  • Etxola txikiak: 1.391,5 euro (BEZa barne)
  • Konketa: 302,5 euro (BEZa barne)
EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Lanegunetan:

  • Etxolen ordutegi-tartea: 11:00etatik 21:30era.
  • Etxolak nahitaez irekitzeko ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Jaiegunak eta jai-bezperak (ostirala barne):

  • Etxolen ordu-tartea: 11:00etatik 22:30era.
  • Etxolak nahitaez irekitzeko ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
ESKAERA ETA EPEA

Eskabideak oinarrien 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak zehaztuz egin beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2026ko uztailaren 22ko 24:00etan amaituko da.

Ernaskina Eskaera

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Eskerrak eman nahi dizkiegu Donostian Gabonetako Kanpaina posible egiten duten marka eta erakunde guztiei. Zuen laguntzari eta babesari esker, Donostiako Gabonek bizitasun handiagoz egiten dute distira.