Berriak

Donostiako Gabonen inguruko argazki lehiaketa

Donostiako gabonetako argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak Donostia sustapenak antolatuta eta Café de la Concha kafetegiak, Bataplan Disco, dantzalekuak eta “la perla” talasoterapiak babestuta.


1.- PARTE HARTZAILEAK: Espainian bizi diren 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, epaimahaikideek izan ezik eta lehiaketa antolatzen duen erakundeko langileek edota zuzeneko senideek izan ezik.

2.- GAIA: Gai nagusia Donostiako Gabonak izango da, zentzu zabalean: Argiztapena, Merkatua, Azokak, Ikuskizunak eta 2024-2025 Gabonetako Kanpainaren barruan sartutako jarduera oro.

3.- LANAK: Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina beti Donostia Sustapenak antolaturiko Donostiako Gabonetako Azokarekin lotuta. Originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta aurkeztu gabeak beste lehiaketa batzuetan, Interneteko web orrietan edota beste edozein bitarteko digital edo inprimatutan. Argazkien egiletza eta egile eskubiderik ezaren erantzukizuna euren gain hartzen dituzte parte hartzaileek, bai eta lehiaketan aurkeztutako obren gaineko irudi eskubideengatiko erreklamazio guztiak ere.

4.- LEHIAKETAK: Hiru lehiaketa egingo dira data hauetan:

  1. 2024/12/18tik 2024/12/24ra: Bestelako Gabonak.
  2. 2024/12/26tik 2025/01/05ra: Urte berria, ilusio garaia.
  3. 2024/12/18tik 2025/01/05ra: Zure gabonetako ilargiak.

5.- AURKEZPENA: Lehiaketan parte hartzeko, parte hartzaileek irudiak sare sozialetan argitaratu beharko dituzte, honako etiketa hauek erabiliz: @donostiako_gabonetako_azoka Instagramen; @GabonetakoAzoka Twitterren; eta @DonostiakoGabonetakoAzoka Facebooken.

6.- LEHIAKETEN DATAK: Lehiaketa bakoitzaren lanak aurkezteko epea data hauetan egongo da zabalik:

  • 2023/12/18tik 2023/12/24ra: Bestelako Gabonak.
  • 2023/12/26tik 2024/01/04ra: Urte berria, ilusio garaia.
  • 2024/12/18tik 2025/01/05ra: Zure gabonetako ilargiak.

7.- SARIAK: "Bestelako Gabonak": Café de la Concha-rako 4 otordu bikoitz eta La Perlako jatetxerako beste 2 otordu bikoitz. Lehen saritua izango da oparia aukeratzen lehena.

"Urte Berria, ilusio garaia": “La Perla” Talasorarako 5 sarrera bikoitz.

“Zure Gabonetako Ilargiak”: Noriarako 4 sarrera.

Parte hartzaile batek ezin izango du sari bat baino gehiago eskuratu.

8.- SARIA: Epaimahaiaren erabakia abenduaren 26an jakinaraziko da lehen lehiaketaren kasuan, 01/07an bigarren lehiaketaren kasuan eta 01/10an hirugarren kasuan. Antolatzaileek berariaz emango diete erabakiaren berri sarituei.

9.- EPAIMAHAIA: Bi adituk eta DONOSTIA SUSTAPENA sozietateko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia; eurek hautatuko dituzte argazki lan irabazleak, sormen eta kalitate irizpide teknikoei jarraiki.

10.- EGILE ESKUBIDEAK: Jabetza intelektuala eta egiletza egilearenak izango dira beti. DONOSTIA SUSTAPENAk argazki sarituak erabili ahal izango ditu, bai erreprodukzio inprimatuetan bai edozein motatako bitarteko digitaletan, egilearen izena berariaz adierazita.

11.- OINARRIEN ONARPENA: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiak eta epaimahaiaren epai apelaezina erabat onartzea dakar berekin.