Lehen asteburuko Inaugurazioak eta Drone Show Jaialdiak guztizko zenbatekoan 1,9M€ suposatu dute, nagusiki ostalaritzan eta merkataritzan kontsumoa areagotu zuten pertsonak erakartzeari esker.
Udalak Donostia Sustapenaren bidez egindako Gabonetako Kanpainaren programazioak, kultura, elkartasuna, berrikuntza, kirola edo gazteenentzako ekintzak bultzatzea bezalako balioen alde egiten duenak, berresten du kanpainak pertsonak erakartzeko eta donostiarraren egutegi mentalean errotzeko giro eta testuinguru aproposa sortzen duela.
Ane Oyarbide: “Gabonetako Kanpainak bisitarako eskualdeko erreferente gisa sendotzen du Donostia, familia-turismoaren aldeko apustua egiten duena et merkataritza motorra dena, merkataritza txikirako eta ostalaritzarako bultzada esanguratsu batekin”.
Donostia Sustapenaren bidez Udalak antolatutako Gabonetako Kanpainak 24,7 milioi euroko zuzeneko inpaktu ekonomikoa sorrarazi du (ia 22,5 eurokoa izan zen zenbateko hori), horietatik 24,3 milioi hiritarrek eta Kanpainaren altzoan esplizituki mugitutako bisitariek egindako gastuarekin lotzen dira.
Gainera, abenduan, 2.128 kontratu egin ziren merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan (iaz baino % 10 gehiago). Horrek 1.528ri enplegua eskaintzea ahalbidetu zuen, eta epealdi horretan hirian egindako kontratazioaren % 30 suposatzen dute.
Azterlanak, halaber, donostiarrek Gabonetako Kanpainarekiko duten interesa egiaztatzen du, kultura, berrikuntza, elkartasuna edo kirolaren aldeko apustua bultzatzea bezalako balioetan oinarritzen baita. Horren adibide da Inaugurazioan eta Drone Show Jaialdian izandako asistentziaren % 73 bertakoa izan zela, eta portzentajea % 91ra hedatzen da Gipuzkoara zabalduz gero. Datu horiek tokiko partaidetza sendoagoa eta iraunkorragoa adierazten dute, eta Gabonetako Kanpaina hiri-proiektu bihurtzen dute.
Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziak, Ane Oyarbidek, nabarmendu duenez, “Donostiak, Gabonetako erosketetarako eta erreferentziazko Kanpainari begira, hiri dinamikoaren izaera sendotzen du, ikuskizuna eta berrikuntza uztartzen dituen programazio bati esker. Gabonetako Kanpainak merkataritza txikiaren eta ostalaritzaren urteko fakturazioaren % 20 inguru suposatzen du. Sektore horietan lan egiten dute 17.000 donostiar baino gehiagok, eta Kanpaina bultzada adierazgarria da eurentzat. Kanpaina honetan 1.529 pertsona kontratatu ziren, edo bestela esanda: epealdi honetan gure hirian sortutako lau enplegutik bat”.
Merkatuko puntu estrategikoetan ipinitako pasaera-kontagailuen arabera, Kanpainako 39 egunetan, 2.715.000 pasaera zenbatu ziren (egunean 69.600 pasaera) guztira. Horrek % 21eko igoera dakar iazko Kanpainarekin alderatuz. Guztizkotik, 163.000 ( % 5etik gora) Gabonetako Kanpainaren erakarpenak soilik egindako bisitak dira.
Edozein kasutan, etorritako jende kopuruak gora egin badu ere, Ikertaldek egindako azterlanak, era berean, agerian utzi du diseinatutako programazioa eta animazioan donostiarrei begirako orientazioa sendotu egin dela: parte-hartzaileen % 77a, hots, lautik hiru, donostiarra da. Gainerako % 23a hiritik kanpoko bisitariak dira; erdia baino gehiago (% 12) gipuzkoarrak; Arabak eta Bizkaiak % 2a batzen dute, Espainiako bisitariek % 5a, eta nazioarteko bisitariek % 4a (horien artean % 84 frantziarrak). Abenduko zubian izandako eguraldi txarra, Azoka ixtea behartu zuena, eta asteburuetan izandako egun euritsuak, izango lirateke aurreko urteen aldean kanpotarrak diren bisitari kopuruan izandako jaitsieraren arrazoi nagusiak.
Gabonetako Azokari dagokionez, Urumea pasealekuan eta Ramon Labayen plazan ipinitako pasaera-sentsoreetan, guztira, 675.000 pasaera zenbatu ziren. Ramon Labayen plazaren erakarpena berretsi egiten da, etorritako jende kopurua % 47 areagotu delarik. Egun jendetsuenak abenduaren 21a eta 28a eta urtarrilaren 4a izan ziren.
Onarpen gehien izan zuten jardueren artean, nabarmentzekoak dira, zalantzarik gabe, Alderdi Ederren azaroaren 29an egindako inaugurazio-ekitaldian izandako errekorra, 31.900 pertsona batu baitziren, edo hilaren 30ean egin zen Nazioarteko Drone Show Jaialdiaren emanaldi www.donostiagabonetakoazoka.eus bikoitza, 47.200 pertsona inguratu baitziren; guztira, bi egunetan, 79.100 pertsona batuz. Soilik bi jardunaldi horiek, 2.000.000 euro inguruko bultzada ekarri zuten. Bai jendetzagatik, bai inpaktuagatik, Inaugurazioak edukietan eta ikuskizunetan jauzi kualitatiboa ematea lortu duela baieztatzen du, ikusleen onarpen handiarekin.
Egindako azterlaneko datuak bisitari, merkatari, ostalari eta Azokako postuetako langileen artean egindako 1.760 elkarrizketei esker jaso dira, Kanpainako zonalde ezberdinetan egindako zenbaketekin eta merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreko eragile adierazgarriei egindako elkarrizketekin osatu direnak.
Gabonetako Kanpaina zenbakitan
Inpaktu ekonomikoa
- Kanpainaren zenbatetsitako inpaktua, guztira, 24,7 milioi eurokoa izan da. Zenbateko horretan, 24,3 milioi Sustapenak egindako Gabonetako Kanpainarekin lotutako erosketen ondorio dira, eta gainerakoa, Kanpainaren antolaketarekin lotutako jardueretatik eratorrita tokiko enpresek jaso duten zuzeneko ekarpen ekonomikoaren ondorio.
- Gabonetan, tokiko merkataritzari dagokionez, guztira, 211,6 milioiko salmentak izan dira, urteko fakturazioaren % 20. Zenbateko horretatik, 72 milioi (% 34) bisitariek egindako gastuarekin lotzen dira.
- Gabonetako Azokan 878.000 euroko salmentak zenbatu ziren guztira, aurreko Kanpainan baino 2.000 euro gutxiago, gutxi gorabehera.
- Pertsonako eta eguneko batez besteko gastua 68 eurokoa izan zen (57 euro donostiarren kasuan, eta 98 eurokoa bisitarien artean).
- 2024ko abenduan 2.128 kontratu sinatu ziren eta 1.528 enplegu sortu ziren; 749 tokiko merkataritzan eta 779 ostalaritzan.
Jarduerak
- Inaugurazioan asistentzia aldetiko errekorra 31.900 pertsonekin.
- Bisitak Azokara (Urumea eta R. Labayen plaza): 675.000 bisita.
- Dron Jaialdia: 47.200 pertsona emanaldi bikoitzean:
- 70.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten Noria; 8.600 pertsonak trena; 10.500 pertsonak lera.
- DonoSTEAM 2.252 parte-hartzaile (5 egunetan).
- “Gabonak Hondartzan” jardunaldian 183 parte-hartzaile.
- 65 postu Gabonetako Azokan. 48 ekintza Azokako Agendan (abesbatzak, tailerrak, etab): 4.340 bertaratu,“Gabonetako Musika” kanpaina barne (12 ekitaldi 2.170 pertsonekin; horietatik 1.100 Donostiako Orfeoiak Altzako San Martzial Elizan eta Groseko San Ignazio elizan emandako kontzertu bikoitzean pilatu ziren). Iraunkortasun Astea Cristina Enea Fundazioarekin: 184 ikasle
- 6 erakunde elkartasun-etxoletan (Zaporeak, Belenista Elkartea, Ukrainari Laguntzeko
- Kolektiboa, Aspace, Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioa edo Mi Dulce Guerrero) BAE 20 osteratxo 17 egoitzekin (84 pertsona parte-hartzaile, 36 boluntario).
Balorazioa
- Donostiarren % 61ak uste du Gabonetako Kanpainak eragin handia duela eta mesede egiten diela merkataritzari eta ostalaritzari.
- Inkesta bete dutenen artean, % 80 baino gehiagok adierazi duenez, Gabonetako Azokak hirian gabon giroa islatzen modu nabarian laguntzen du.
- Gabonetako Azokan parte hartzen duten 65 erakusketarien artean, % 91k oso modu positiboan baloratu du burututako Kanpaina.
- 100 inpaktu baino gehiago tokiko zein nazio mailako hedabideetan: DV, Noticias de Gipuzkoa, EITB, SER, Onda Cero, RTVE, A3, T5 eta La Sexta, etab.
- Ia milioi erdi inpresio organiko Instagrameko profilean, 2900 interakzio eta 2500 bisita profilean. Ia 25.000 saio kanpainaren webgunean eta 7300 erabiltzaile baino gehiago.