Berriak

Parisko jokoetan parte hartu zuten Donostiarrek Gabonak piztuko dituzte Alderdi Ederren

Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Gabonak piztuko dituzte datorren ostiralean udaletxeko terrazatik, eta Alderdi Eder Baso Argiztatu bihurtuko dute; Mikel Erentxunek emanaldia emango du eta, ondoren, 300 dronen ikuskizuna egongo da badian.

Donostiako Gabonetako kanpaina gero eta ezagunagoa da hainbat atari espezializatutan; urtarrilaren 6ra arte iraungo du, argiztapen-elementu ikonikoek berrikuntza nabarmenak izango dituzte, eta adin guztientzako jarduerak eskainiko ditu.

Elkartasuna eta kultura izango dira Tokiko Ekonomia eta Enpleguko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, antolatutako kanpainaren oinarriak, eta Pertsona Solidarioaren Eguna edo Gabonetan Musika zikloa egingo dira, besteak beste.

Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Parisko Olinpiar Jokoetan eta Paraolinpiar Jokoetan hiria ordezkatu zuten eta aurtengo Gabonak piztuko dituzte ekitaldi berritzaile batean, datorren ostiralean, hilak 29, 18:30ean, udaletxeko terrazan, eta Donostia Gabonetako inaugurazioetan erreferente gisa berretsiko dute. Ekitaldia Gabonetako Azokaren irekiera ere izango da, eta 6 astez luzatuko den aisialdi eta kultura programa zabal bati hasiera emango dio.

Inaugurazio ekitaldia Urumea ibaiaren inguruko leku klasikotik udaletxeko terrazara aldatu da eta 18:30ean hasiko da. Hiriko beste enbaxadore handi batek, Mikel Erentxunek, emango dio hasiera ekitaldiari eta “Navidad” album berriaren abestiak joko ditu. Donostiarrak sorpresa polit bat dauka gordeta emanaldirako.

Plano inauguracioìn

Ondoren, Pariseko Olinpiar Jokoetako donostiarrek Gabonak argituko dituen botoia sakatuko dute eta Alderdi Ederreko lorategietara hurbiltzen diren pertsona guztiak blaituko ditu, Baso Argiztatu bihurtuko baita. Ekitaldia amaitzeko, International Drone Show Jaialdia hasiko da, Kontxako badiaren gainean 300 drone ikusteko aukera izango da. Show berri eta berritzailea da; izan ere, hirian horrelako ikuskizun bat egingo den lehen aldia izango da, eta oraingoan ad hoc egin da Donostiarako. Ostiraleko pasea klimatologiagatik egin ezin bada, Dronen Nazioarteko Jaialdiaz gozatu ahal izango da larunbatean, hilak 30, nazioarteko bi bilduma berriren erakusketarekin.

Aurten, gainera, inaugurazioa hiriko hainbat espaziotan banatuko da; halaber, itxierarako hiru leku desberdin egongo dira. 19:00etan, Ramon Labayen plazan, Pedro Miguel Aguinaga biolin- jotzailearen kontzertua hasiko da. 19:30ean Gabonetako Bola handiko lehen musika- emanaldia egingo da Kursaalaren inguruan. Eta 20.00etan hasiko da Gabonetako Merkatuko Igluaren lehen kontzertua Sara Grajal eta DJ Pikunharen eskutik.

Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotzi den Ane Oyarbidek adierazi duenez, "Donostia buru- belarri aritu da, aurten ere, Gabonetako programazio eta eduki zabala eskaintzeko. Inagurazio berezi eta berritzaile baten aldeko apustua eginez, hiriko txoko askotara iritsiko den argiztapena zabalduz eta publiko ezberdinentzako aisialdi, kultura eta merkataritza jarduerak eskainiz".

Oyarbidek gogora ekarri duenez, "urte sasoi hau ere une egokia da Jendearengandik hurbil egoteko eta gehien behar dutenei laguntzeko; horregatik, Gabonetako kanpaina honek ere bere kutsu solidarioa izango du, Zaporeak, Bizikletaz Adinik Ez edo Ukrainako herriari laguntzeko elkarteekin, beste hainbaten artean, lankidetza mantenduz, edo Pertsona Bolondresaren Eguna ospatuz".

Horrela, Gipuzkoako hiriburua berriro ere erreferente bihurtzen da urte sasoi hau ospatzeko, bai donostiarrentzat, baita bisitatzen gaituztenentzat ere. Ildo horretan, Gabonetako kanpainak hirian duen eragina azpimarratu du zinegotziak. Ikertaldek egindako ikerketaren arabera, 22,5 milioi euroko eragina izan zuen iaz, horietatik 22,1 milioi Donostiako Sustapenak egindako Gabonetako kanpainari lotutako erosketengatik izan ziren, eta gainerakoa Donostiako ekonomian sortutako beste diru-sarrera batzuengatik. Tokiko merkataritzaren salmentak, guztira, 211,2 milioi izan ziren Gabonetan, hau da, urteko fakturazioaren % 21. Eta kopuru horretatik 80,8 milioi, % 38, bisitariek egindako gastuari dagozkio. Eta merkatuak 879.000 €-ko salmentak izan zituen guztira, aurreko kanpainan baino % 17 gehiago. Inbertitutako euro bakoitzeko, hiriak 18 jaso zituen.


Berrikuntzak argiztapenean

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, 500 argi-elementu baino gehiagorekin jantziko du hiria, eta auzo guztietan banatuko dira, ehun bat kale ingurutan. Gabonetako dekorazioak 175 arku, 181 farola, 216 zuhaitz dekoratu, 2 fatxada, zoruko 13 elementu eta argiztapeneko 30 elementu berezi izango ditu, eta egunero argiztatuko dira, 17:45etik 23:00etara.

Aurtengo nobedade nagusia Zurriola hiribideko Argi Bola izango da. Estetika zainduagoarekin estreinatuko da, eta, Next funtsei esker, hirirako bereziki diseinatu da. Esferak 12 metroko diametroa izango du, eta barrualdetik ibiltzeko modukoa izango da. Kanpoko geruza osatzen duten LED argiez haratago, tamaina handiko elur-maluten formako hainbat forma izango ditu.

Barrutik, goiko aldetik, beste hiru esfera argitsu zintzilikatuko dira. Gainera, argi-ikuskizun gisa funtzionatu du eta muska-sintoniak ere izango ditu; halaber, hainbat emanaldi programatuko dira, egunero, 18:00etatik 21:00etara, 30 minuturo.

Aurtengo gainerako berrikuntzak: 20 metro garai den Izei argitsuaren kokapen berria, udaletxeko terrazaren aurrera eraman baita; Gabonetako 4 almendrondoak, terrazan bertan; Victoria Eugenia antzokiko argiztapen berritua; Gabonetako etxola berria, noria ondoan; eta LED argiekin apaindutako Baso Argiztatua, Alderdi Ederreko lorategiak argiztatuko dituena.


Gabonetako Azoka

Gabonetako Azoka datorren ostiralean irekiko da. Etxola kopuru errekorrarekin (65), 37 etxola izango ditu Urumea pasealekuan, eta 28 Ramon Labayen plazan. Aurten, dekorazio berria izango du, eta elikadura kornerra izango du, 5 etxolarekin. Ordutegia 11:00etatik 21:30era izango da.

Ohikoa den bezala, etxolek garai hauetako produktu tipikoak eskainiko dituzte: jostailuak, artisautza, turroiak, opariak, Gabonetako apaingarriak, etab. Hainbat etxola erakunde solidario eta inklusiboek eramango dituzte, hala nola Zaporeak, Belenzaleen elkartea edo Ukrainari Laguntzeko Kolektiboa taldeek.


Gabonetako feria

Hilaren 15etik dago martxan 32 metroko altuera duen Noria, Alderdi Ederren, eta otsailaren 2ra arte egongo da martxan. 22 kabina erdi itxi ditu, eta 144 bidaiarirentzako edukiera du. Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzako sarbidea eta haientzako egokitutako kabina bat ditu.

Horri Federico García Lorca pasealekuko Trineo arrapala eta Cervantes plazako Gabonetako Trena gehitu behar zaizkio. Berrikuntza nagusia Ramon Labayeneko pinua izango da, Gabonetako dekorazioarekin. Bi azoka izango dira, etxeko txikien gozagarri.


Gabonetako programazioa

Gabonetako programazio osoa www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunean egongo da eskuragarri. Aurten, berrikuntza gisa, Gazteria Sailaren “Gabonak zuretzat” programazioa izango du aurkezten denean, hiriko auzoetan egiten diren ekintzak ikusarazteko.

Aurtengo ekintza nabarmenen artean hauek daude:

INTERNATIONAL DRONE SHOW JAIALDIA

Dronen nazioarteko ikuskizunen hiru emanaldi badian. Herritarrei irekia, hondartzara jaitsi ahal izango dira.

  • EGUNA: 11/29 eta 11/30
  • ORDUA: 11/29: 18.45 eta 11/30: 18:30 – 18.45 & 19.45 - 20.00.
  • LEKUA: Kontxako badia.

LEHEN BAE IBILALDIA

Mugikortasun arazoak dituzten adinekoek Gabonetan hiriaz gozatzeko lehenengo ibilaldia trizikloan – Bizikletaz Adinik Ez.

  • EGUNA: 12/02
  • ORDUA: 18: 00
  • LEKUA: Merkatuko iglua.

JASANGARRITASUNAREN ASTEA

Kanpaina ikasleekin, Cristina Enea Fundazioarekin lankidetzan. Jasangarritasunari buruzko.
kontzientzia hartzeko jarduerak

  • EGUNAK: 12/09-12/19
  • LEKUA: Urumea plaza.

ESPAZIOAREN INAUGURAZIOA

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Iñigo Aristegi artista donostiarraren 5 eskulturekin inauguratuko da ESPAZIOA.

  • EGUNA: 12/10
  • ORDUA: 10:30
  • LEKUA: EKINN eraikinaren aurreko zelaia.

JAIOTZAREN EGUNA

  • EGUNA: 12/20
  • ORDUA: 12.00 eta 17.00.
  • LEKUA: Merkatuko iglua + Ramon Labayen + Gipuzkoa plaza.

GARAPENA

  • 12:00: Erakustaldia Igluan, boluntarioen eskutik.
  • 17:00: BAEren bisita: Igluko diogramen azalpena.
  • 17:30: BAEren bisita: Ibilaldia eta Belenzaleen elkarteari bisita Labayenen.
  • 18:00: BAEren bisita: Ibilaldia Gipuzko plazako jaiotzan barna.

GABONETAN MUSIKA

Hiriko hainbat auzotan egiten diren musika-kontzertuen programa, Donostiako Orfeoiak Groseko San Inazio elizan (27an) eta Altzan (28an) egingo dituen doako kontzertuak barne.

  • EGUNAK: 12/23-12/29
  • ORDUA: Hainbat ordu.
  • LEKUA: Hiriko hainbat gune.

GABONAK HONDARTZAN

Kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko jardunaldia. Amaieran, zaborra kenduko da, haurrak jasangarritasuna sustatzeak duen garrantziaz jabetzeko.

  • EGUNA: 12/30
  • ORDUA: 10:30 – 13:00
  • LEKUA: Kontxako erlojuak.

Iazko kanpainaren karbono-aztarna aztertu ondoren, Naturklimarekin elkarlanean, eta GABON NEUTROAK lortzeko estrategiaren barruan, honako neurri hauek hartu dira kanpaina honetarako:

  • Lehen aldiz energia berriztagarria erostea.
  • Argiztapena jabetzan erostea joan-etorriak saihesteko.
  • Kanpainak LED argiztapena du % 100ean (bai argi-apaindurarako, bai etxolen argi funtzionalerako).
  • Ingurumen-inpaktua murrizten duten neurriak aplikatzen dituzten hornitzaileekin lan egin da.
  • Merkatuko etxolak material birziklatuzkoak dira eta hondakinak kudeatzeko edukiontziak jarriko dira.
  • Merkatuko argi-ordutegia murriztea eta egunean hots-kutsadurarik gabeko 2 ordu ezartzea.
  • Azoka ekologikoak instalatzea.

Gainera, aurten material birziklatu eta berrerabilgarria erabiltzen duten erakusketariak sarituko dira.


ESKER ONAK

Aurtengo Gabonetako Kanpaina babesle eta laguntzaile hauei esker egin daiteke:

Babesleak

Euskadi Basque Country, DFG - Turismo, Garbera, Teusa, Campezo, Asfaltia, Moyua, Hotel María Cristina, Asociación de Hostelería de Gipuzkoa, La Perla, Teatro Victoria Eugenia – Donostia Kultura, SShops, Casa Eceiza, Fondos Next Generation EU, Bataplán – Café de la Concha, Departamento de Derechos Humanos del Ayuntamiento de San Sebastián.

Kolaboratzaileak

Lur Kolektiboa, Aita Mari, Aspace, Asociación de Belenes de Gipuzkoa, BAE, Doplay, Fortuna, Kursaal, Mi Dulce Guerrero, Orfeón Donostiarra, Escuela de Música y Danza de San Sebastián, Federación Gipuzkoana de Coros, Ucrania Euskadi, Fundación Donostia Gipuzkoa Basket, Zaporeak, Fundación Cristina Enea, Real Sociedad, "Gabonak Zuretzat - Donostia Gazteria”.

Alderdi Ederren inaugurazioaz gozatzeko aholkuak

Inaugurazioa modu egoki eta seguruan egiteko, 17:45etik aurrera itxita egongo da Boulevardeko ibilgailuen trafikoa. Portuaren inguruan, Mollaberria kalea ere moztuko da egun osoan zehar, eta ontzietara sartu nahi dutenei sartzen utziko zaie. Halaber, Boulevard, Hernani kalea, Andia kalea, Cervantes plaza eta erlojuak lotzen dituen bidegorriaren zatia ere moztuko da.

Udaletxeko terrazatik piztu ondoren, minutu pare bat emango dira herritarrak Kontxako barandara hurbildu ahal izateko. Hernani kaletik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta ikuspen txikiagoa izango du ikuskizunak; beraz, pizte-lanak egin ondoren, Kontxako pasealekura hurbiltzea gomendatzen da.



* Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan esparruan gauzatutako proiektua, eta Europa Batasunak – Next Generation EU Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Sailak finantza