Berriak

Argi eta soinu ikuskizuna San Telmo museoaren fatxadan

Hilaren 27tik (asteartea) urtarrilaren 4ra, San Telmo museoaren fatxadan bideomapping ikuskizun bat ikusteko aukera izango dugu. Proiekzioa Gabon garaiko elementuei eta ikonografiari buruzkoa izango da, modu harrigarrian aurkeztua, argiaren eta soinuaren jolasaren bidez, gure inguruko, kulturako eta hiriko elementuak erantsiz.

Emanaldi bakoitzerako ezarritako ordutegia hau da: 18:30- 19:00 -19:30- 20:00 -20:30- 21:00 -21:30h.

Emanaldi bakoitzaren iraupena 6 minutukoa izango da, hilaren 4an izan ezik. Errege Magoen etorrera dela eta proiekzioa minutu batez luzatuko baita. Pasearen eta pasearen arteko itxaronaldia musikaz eta argi-jokoz girotuko da.

Ikuskizun hau Donostiako Gabonetako hiriburua programaren parte da (Genovarekin partekatua), eta Europako Batasunak -Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatzen dute, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren esparruan.