Berriak

BAE - Bizikletaz adinik ez

Aurten, Donostiak doako ibilaldiak estreinatuko ditu eguneko zentroetako edo egoitzetako adinekoentzat, edo mugikortasun murriztua dutenentzat, hiriko Gabonetako elementu nagusien bidez. Helburua da bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasun iraunkorraren bidez. Marisol Garmendiak azaldu zuenez, adinekoek eskertu egiten dute kanpora irtetea eta konektatzea, ongizatea eta aldartea hobetzen baitizkie. Ekimen honekin Gabonak kale nagusiak zeharkatuz gozatu ahal izango dituzte, bertako Merkatua eta Gabonetako argiak ikusi eta haizea aurpegian sentitu ahal izango dute euren trizikloetan eramango dituzten boluntarioei esker".

Jarduera Bizikletaz Adinik Ez - Helduen Osasuna Bultzatzeko Elkartea-En Bici Sin Edad (https://www.bae.eus/eu /) delakoarekin elkarlanean egiten da. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 2016an sortu zen Dani Ruizen (Txita), Gorka Hoyosen (Kalapie) eta Iñigo Munillaren artean indarrak elkartuz. Elkarte horrek adinekoen eta minusbaliatuen bizi- kalitatea hobetzea sustatzen du, Gipuzkoako gizarte-bazterketa murrizteko.

Ibilaldiak abenduko egun hauetan izango dira: osteguna 16, ostirala 17, larunbata 18, astelehena 20, asteazkena 22 eta osteguna 23.

  1. Trizikloak: irteera bakoitzean hiru triziklo ateratzen dira beren bidaiariekin (5 edo 6)
  2. Ordutegia: 17: 30etik 19: 30era

BAEk eguneko zentroekin eta egoitzekin lan egin du, mugikortasun urriko adinekoek parte har dezaten jarduera horretan.

Hurrengo edizioetan hazten jarraitzea espero dugu, esperientzia ahaztezin horretaz gozatzeko adinekoak gero eta gehiago izan daitezen.