Ikertalderen ikerketaren arabera, jasotako bisitetatik 250.000, Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez egindako Gabonetako kanpainagatik bakarrik egin ziren. Marisol Garmendia: "Donostia sendotu egin da hirian aberastasuna eta enplegua sortzen dituen Gabonetako erreferente gisa, eta bultzada handia eman die saltoki txikiei eta ostalaritzari ...
Ekitaldien egitarauari amaiera bikaina emateko, donostiarrek, Udaletxeko fatxadan proiektatutako bideomapping ikuskizun ederra ikusteko aukera izango dute abenduaren 27tik urtarrilaren 4era bitartean, egunero, 18:30etatik 21:30etara (22.00etara jai egunetan eta bere bezperatan). Ikuskizuna Alderdi Eder parketik ikusi ahal izango da, "Gabonetako Sinfonia" lelopean. ...
Gabonetako argiak piztu aurretik, ibai gaineko akrobazia-ikuskizun ederra, Donostiako Orfeoiaren emanaldia eta su artifizialak izango dira Donostiako Gabonen estreinaldian; aurten, ekitaldia abenduaren 1ean, ostirala, izango da, Santa Katalina zubian.
Horrelakoa izan zen Eguberrien inaugurazioa Donostian.
Sustapenetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Gabonetako argazki-lehiaketan parte hartu zenuten guztiei. Oso argazki sortzaileak jaso ditugu, Donostiako Gabonak oso ondo islatzen dituztenak. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Hilaren 27tik (asteartea) urtarrilaren 4ra, San Telmo museoaren fatxadan bideomapping ikuskizun bat ikusteko aukera izango dugu.





