Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzigoak antolatua Donostia Sustapenaren bitartez, Donostiako Gabonetako Kanpainak Boluntarioen Nazioarteko Egunean parte hartzen duten erakunde solidario guztiak aintzatesten ditu. Bere lanarekin Aspace, SMH Aita Mari, Ukraina-Euskadi (Rodovid), Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero, Zaporeak, AECC Gipuzkoa eta Garbera Z.K. entitateek elkartasuna bihurtzen dute Donostiako Eguberrien bihotza.
Flock Drone Art-ek antolatutako Drone Show Festival jaialdiak 3 emanaldi izango ditu, lehenengoa ostiraleko inaugurazioaren parte izango da eta beste biak larunbat arratsaldean izango dira. Festibalan Italiako eta Hungariako enpresek parte hartzen dute Gabonak izango dira gai nagusiak eta Donostiako zerua argiztatuko du, 300 droneko sortekin.
Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Gabonak piztuko dituzte datorren ostiralean udaletxeko terrazatik, eta Alderdi Eder Baso Argiztatu bihurtuko dute; Mikel Erentxunek emanaldia emango du eta, ondoren, 300 dronen ikuskizuna egongo da badian. Donostiako Gabonetako ...
Azoka osatuko duten Gabonetako etxolak eta food-truckak Frantzia pasealekuan eta Ramon Labayen plazan bilduko dira. Interesa duten saltokiek eta negozioek www.donostiagabonetakoazoka.eus helbidera bidal dezakete eskabidea. Epea uztailaren 22an amaituko da. Aurten ere Gabonetako Azoka funtsezkoa izango da Gabonetako kanpainarako, eta azokako etxoletako bat eskuratzeko aukera dagoeneko zabalik dago. Azken urteotan, Donostian ez ezik, Espainiako iparralde osoan ere sona handiko Gabonetako azoka bihurtu da.
Horrelakoa izan zen Eguberrien inaugurazioa Donostian.
Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako Gabonetako Kanpainan elkartasunerako lekua ere badago: Aspace 50, SMH Aita Mari, Gromada/Ukraina Elkartea, Ukraina Euskadi Elkartea (ROdovid), Unicef, Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero Elkartea eta Zaporeak horren froga dira. Hiru etxola izango dituzte merkatuan, horietako bi txandaka, beren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.